PMU BLOGA

PMU BLOGA

2018(e)ko urtarrilaren 16(a), asteartea

URNIETAKO UDALETXEAN LANA AURKEZTUKO DUGU

Datorren asteazkenean, urtarrilaren 17an, Euskadiko Eskola Kontseiluak proposatutako unitate didaktikoa burutu ondoren eginiko lanaren emaitzak aurkeztuko ditugu. 6Ako lau ikaslek, Urnietako udaletxeko pleno aretoan egingo dugu esandakoa 11:30tan, nahi duenak bertaratzeko aukera izango duelarik. Urnietako udalak, bere webgunean argitaratu berri duen artikuluan zehaztasun gehiago ematen dira. Artikulua bistaratzeko egin klik hemen.

El día 17 de enero, miércoles, vamos a presentar el producto final conseguido tras llevar a cabo la unidad didáctica propuesta por el Consejo Escolar de Euskadi. Cuatro de los alumnos y alumnas de 6ºA presentaremos nuestro trabajo en la sala de plenos a las 11:30, dando la oportunidad de deleitarse con nuestro trabajo a todo aquel que esté interesado. Para más información pinchar aquí.


2018(e)ko urtarrilaren 15(a), astelehena

GABONETATIK ITZULI GARA!

    Bertsolaritzako saioetan, gure seigarren mailako bertsolari gazteek gabonen inguruko bertsoak idatzi dituzte gehien gustatu zaizkien gauzak aipatuz. Familia, otorduak eta opariak izan dira aipatu dituzten gauzetako batzuk besteak beste. Hona hemen, gelako bi bertsolari jaiok sortutakoak:


     En las clases de Bertsolaritza los y las jóvenes bertsolaris de sexto de primaria han escrito unos versos sobre las vacaciones de Navidad. La familia, las comidas y los regalos han sido unos de los temas que han tratado los y las alumnos. Aquí teneís el resultado final de dos habilidosos bertsolaris:


Neurria: Zortziko handia

Lehengusu eta aiton-amonak
ikusi ditut askotan.
Egin dituten otorduetan
bapo jan gehienetan.
Olentzero eta Erregeak
ondo portatu denetan.
Urtea bukatu eta hasi,
ondo egin dut benetan! 


Neurria: Kopla txikia

Eskolatik atera 
eta Gabonetan
Gainera oso ongi
(e)ta pozik benetan.

Bilbaoko PINean 
(e)ta Parkour klasetan
opari asko zeuden
(e)ta denak mahaietan

Eta gainera onena
urte bukaera.
Familiakin ospatuz 
Urte Zaharrean.